2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

ZELULANITZAK: ZELULATIK ORGANISMORA



Zelula guztiak ez dira berdinak. Funtzio desberdinak betetzen dituzte. Funtzioaren arabera ehunetan elkartzen dira.
Batzuek babes-lana egiten dute: ehun epiteliala (larruazala). Beste batzuek muskuluak sortzen dituzte: muskulu-ehuna. Beste batzuek nerbioak eratzen dituzte: nerbio-ehuna...
Ehunak beren artean elkartzen dira eta organoak sortzen dituzte: bihotza, birikak, urdaila...
Organoak beren artean elkartzen dira eta aparatuak edo sistemak osatzen dituzte: zirkulazio aparatua, arnas aparatua, nerbio-sistema...
Aparatu guztiak elkartzen dira organismoa sortzeko.


1 iruzkin: