2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

BIZIDUN ZELULABAKAR HETEROTROFOEN ELIKADURA



Elikadura heterotrofoa duten bizidun zelulabakarrei protozoo  deitzen zitzaien lehen, munduan bizi ziren animalia  primitiboenak eta txikienak zirela uste baitzuten zientzialariek.

Gaur egun, normalean, protoktistoen erreinuan sailkatzen dira.

Nahikoa duzu jakitea bizidun horiek zelula eukariotoak direla (nukleo bereiziak dituztenak) eta elikatzeko beste bizidunak jaten dituztela, heterotrofoak  direla.

BAINA NOLA LORTZEN DUTE JANARIA ZELULABAKARREK?

Batzuk, zitostoma izeneko zelula-aho moduko bat dute. Zelulak duen irekigune txiki bat da zitostoma, inbutu txiki eta estu baten antzekoa, eta hortik barneratzen dituzte elikagaiak.

Paramezioa mikroskopioan
 
Modu bat baino gehiago dago zelulabakarrek janaria lortzeko?

Badira janaria lortzeko beste era bat erabiltzen duten zelulak: sasihanka batzuekin elikagaia inguratzen dute , eta, ondoren, zelula barnera eramaten dute.
Sasihanka edo luzakin horiek pseudopodo izena dute. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina