2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

BIZIDUN ZELULABAKARREN ERLAZIO FUNTZIOA



        Zelulabakarren erlazio-funtzioaz ari garenean, zelulek estimuluak kanpotik  jasotzen dituztela  esan nahi dugu, eta sentipen horien aurrean, mota bateko edo besteko erantzuna ematen dutela.
        Estimuluak era askotakoak izan daitezke: beroa, argia, grabitatea, substantzia kimikoak, estimulu elektrikoak…
        Kanpoko estimulu batek zelularengan mugimedua sortzen duenean, erantzun dinamikoa, eragin duela esaten dugu.
    Baina, zertaz baliatzen da zelula mugimendu horiek egiteko?. Hona hemen zelularen mugimendua ahalbidetzen duen zenbait mekanismo:

        PSEUDOPODOAK:
Zelulek janaria bereganatzeko erabiltzen dituzten pseudopodoak edo sasihanka berak alde batetik bestera mugitzeko ere balio dute. Zitoplasmaren luzapenak dira pseudopodoak.


         ZILIOAK:

Hari edo iletxo motz antzekoak dira zilioak. Zenbait bizidun zelulabakarretan zelula bakoitzak zilio multzo handia izan ohi du, eta modu sinkronizatuan guztiek batera egiten dute
dar-dar. Era horretan batetik bestera mugi daiteke zelula, zilio horiek arraun txikien gisara erabiliz.


         FLAGELOAK:horiek ere ile antzeko luzakinak dira, baina zilioak baino sendoagoak eta askoz luzeagoak. Zelula bakoitzak flagelo 1 edo 2 izaten ditu, gehienetan  uhin mugimendua edota mugimendu birakaria egiten duenean mugitzen da zelula.

  
Estimuluari zelulak erantzun estatikoa ere eman diezaioke: zelula ez da mugitzen, baina beste zerbait egiten du.
Adibidez: kanpoko baldintzak zelularen bizi-iraupenerako zailak badira, ingurutik babesteko geruza gogorra sortzen dute eta babesleku horren barruan, zelulak bizirik iraungo du egoerak hobera egiten duen bitartean. Une hori iristen denean, geruza hautsi eta zelula kanpora irteten da.

Mikrobiologiak (organismo horiek aztertzen dituen zientziak) portaera hori ikertu ondoren, askotan, mikroorganismo gogor horiek hiltzeko metodoak asmatu behar izan ditu gizakiarentzat kaltegarriak zirelako: esterilizazioa, pasteurizazioa...
Kirurgia-materiala esterilizatzeko autoklabea

Garrantzi handia du kontu horrek, bai ospitaletan  eta baita elikagaiak kontserbatzeko erabiltzen diren metodoetan ere.
Kontserba potoak esterilizatzeko autoklabea

Hamar, bederatzi, zortzi ............ hiru, bi bat zero. Dakizuna jakiteko ordua heldu da. Klik egin ondoko estekan.

http://www.educaplay.com/es/coleccion/3817/10/erlazio_funtzioa.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina