2015(e)ko urriaren 31(a), larunbata

EUROPAKO ERLIEBEA: penintsulak, itsasoak eta uharteak.



EUROPAKO ERLIEBEA

Europako erliebea oso ezberdina da lekuaren arabera.
Erliebean ondorengo elementuak ikasiko ditugu:
Penintsulak, itsasoak, uharteak, artxipielagoak, mendiak eta mendilerro nagusiak, lakuak eta ibaiak.

Penintsulak:

Europako mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez inguraturik gelditzen dira ia leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek penintsulak dira, eta haien artean ondokoak dira aipagarrienak: 
1) Eskandinaviako penintsula
2) Kola penintsula
3) Jutlandiako penintsula
4) Iberiar penintsula
5) Italiar penintsula
6) Balkanetako penintsula
7) Krimeako penintsula




Itsasoak

Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da: Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, itsaso Beltza, Kaspiar itsasoa… .



Itsasoen kokapenarekin jolas egin nahi baduzu egin klik ondoko estekan. Ondo pasa!.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1061912/europako_itsasoak.htm

Uharteak:

Ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Zipre, Balear uharteak, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.

Europako penintsula eta uharte batzuk non dauden asmatzeko tartetxorik baduzu ez galdu aukera eta sar zaitez ondoko estekan.

2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

EUROPA GURE KONTINENTEA




Europak, gutxi gorabehera 10.500.000 Km2 ditu. Ozeania ezik, beste kontinente guztiak, bera baino handiagoak dira.

 Azalera: Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da: 10.000.000 km² gutxi gorabehera, Ozeania baino apur bat handiagoa. 



Biztanleria: laugarrena da, Asia, Afrika eta Amerikaren atzetik: 740 milioi biztanle inguru.
Populazioa 49 estatutan banatzen da.

Europako lur gehienak ipar hemisferioko alde epelean kokaturik daude.
Ez da gauza erraza Europako mugak zehatz-mehatz adieraztea.
Dena dela, Europako mugak izendatzeko garaian, ondorengo hauek aipatzen dira.


Iparraldean: Arktiar ozeanoa.
Hegoaldean: Mediterraneo itsasoa, itsaso Beltza eta Kaukaso mendikatea.
Mendebaldean: o
zeano Atlantikoa.
Ekialdean: Kaspiar itsasoa eta Ural mendilerroa

Euskal Herria Europako hego mendebaldean kokaturik dago Espainia eta Frantzia estatuen artean.

 Europako ezaugarri orokorrak eta mugak ondo ezagutu eta gero, gure kontinentearen lurraldeak mapan kokatzen ikasiko dugu. Horretarako oso lagungarria gertatuko zaizu ondoko esteka. Bertan klikatu eta hasi jolasten. Ea zenbat asmatzen duzun!
http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/europa1eus.html 

Nola?, dagoeneko Europako lurralde guztien kokapena ikasi duzula?. Zu bai artista handia!.
Tira ba, oraingoan apur bat zailago ipiniko dizuegu. Hona hemen Europako lurraldeen hiriburuak ikasteko beste esteka bat. Animo!.
http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/europa1euscap.html 


2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

ESKEMAK EGITEN

Askotan, eskemak egiterakoan, arazoak ditugu garrantzitsua den informazioa aukeratu eta antolatzeko.
Hona hemen eskema on baten adibidea.
Gure ikaskideak, Egoitz Segurolak, egindakoa da eta ibaiak paisaian duen eragina primeran laburbiltzen du:  

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

KANPOKO ERAGILEAK 5: Lurpeko urak



LURPEKO URAK:
Euria egiten duen bakoitzean, uraren zati bat lur gainetik joaten da eta beste zati bat lurpean sartzen da, beti ere baldin eta lurzoruaren gaineko geruza iragazkorra bada (ura pasatzen uzten duena) edo harri-geruzan pitzadurak badaude.
Ur horiek geruza iragazgaitz batekin (ura pasatzen uzten ez duena)  topo egitean, pilatu egiten dira.
Horrela sortzen dira akuiferoak eta lurpeko ibaiak.



 Lurpeko urek, kanpoko urek bezala, higatzeko gaitasuna dutenez, lur-barnea zulatzen dute eta kobazuloak  sortzen dituzte.

Gehiago jakiteko klikatu ondoko bi estekak:
 
 El Soplao kobazuloak (Cantabria)