2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

KANPOKO ERAGILEAK 1 : Haizea



KANPOKO ERAGILEAK

 Eguratseko fenomenoek (euria, haizea, elurra…) lurrazalaren itxura aldatzen dute (higadura sortzen dute).
Bizidunek ere (gizakiak eta animaliak) lurrazalaren itxura aldatzen dute.
Hauek guztiak, bai eguratseko fenomenoak baita bizidunak ere, kanpoko eragileak dira.

 
HAIZEA
Haizeak materialak toki batetik bestera eramaten ditu.
Haizeak haitzak (harri handiak) karraskatzen ditu (hausten ditu, birrintzen ditu); horrela mendietan forma bitxiak sortzen dira.

 
Castildetierra (Nafarroa)

Haizeak ez du tamaina handiko materialak mugitzeko adinako indarrik; hautsa eta pikor txikiak leku batetik hartu eta beste batera eramaten ditu, eta han pilatu egiten ditu.

Haizeak, beste kanpoko eragileak bezala: euria, elurra... , landarerik gabeko eremuetan, higadura handiagoa sortzen du babesik gabe daudelako.
Horregatik zaindu behar ditugu gure basoak lurraren higadura saihesteko.

Errege Bardeak (Nafarroa)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina