2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

MATERIA ETA ENERGIA



Energia da materia bati aldaketak sortzeko gai den edozein eragile. Materiak beti darama lotuta energia.
Argia ere beste energia modu bat da. Izan ere, energia mota asko daude.




Energia-iturriak
Gizakiak era askotara lortzen du behar duen energia.
Energia batzuen iturria berriztatu egiten da, ez da gastatzen: berriztagarriak dira.
Beste energia iturri batzuk, ordea, ez dira berriztagarriak, amaitu egingo dira.
·       Berriztagarriak: agortzen ez direnak
·       Ez berriztagarriak:  agortzen direnak






ELEKTROMAGNETISMOAREN ERABILERAK

Uxuek eta Alaiak elektromagnetismoaren erabilerari buruzko aurkezpen polita egin ziguten. Hona hemen haiek egindako lana.








2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

ELEKTROMAGNETISMOA




Elektromagnetismoa materiaren fenomeno magnetikoen eta elektrikoen multzoari deitzen zaio.

Materia mota batzuk elektroi partikula txikiak jaso, askatu edo garraia ditzakete.
Elektroiak jaso edo askatzen dituenean, kargatu egiten da, karga elektrikoa hartzen du. Elektroi horiek material batean zehar leku batetik bestera garraiatzen direnean, elektrizitatea daukagu.
Material eroalean zehar mugitzen diren elektroiak
 
Elektrizitatea leku batetik bestera joaten denean, korronte elektrikoa sortu dela esaten da. Hori sortzeko sorgailu (pila bat, dinamoa…)  bat eduki behar da, eta elektrizitatea garraiatuko duen material eroalea.
Haren bidean elektrizitatearekin funtzionatzen duen aparaturen bat kokatzen badugu, zirkuito elektrikoa osatuko dugu.

 
Magnetismoa  ere, elektrizitatearekin lotura zuzena duen beste propietate bat da.

Hainbat materialek (imanek) beste batzuk erakartzeko duten ahalmenari deitzen zaio magnetismoa.





Lurra bera iman bat da.

2016(e)ko apirilaren 16(a), larunbata

MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK




Aurrekoan ikasi dugunez, materia mota guztiak berezko propietateak ditu: masa, bolumena, sartezintasuna, dilatazioa… .
Baina  horietatik aparte, materia mota bakoitzak propietate bereziak izaten ditu. Garrantzitsuenei begirada bat emango diegu:
    
- Gogortasuna, gorputz batek beste bati arrastoa (marra, urratua...) egiteko duen gaitasunari deitzen zaio. Materia bat beste batekin alderatuz neurtzen da gogortasuna, eta aurkako propietateari  biguntasuna deitzen zaio.

Gogortasuna neurtzeko Mohs-en eskala.


Diamantea oso gogorra da

Igeltsu-kristalak oso bigunak dira
 - Elastikotasuna, materiak hasieran zuen forma berriro eskuratzeko duen gaitasunari edo propietateari deritzo (ileko goma, edozein malguki…).
                                       
  










-Plastikotasuna, elastikotasunaren aurkako propietatea da, gorputz plastikoak erraz aldatzen dute forma baina ez dute lehengo forma berriro eskuratzen (plastilina, buztina…).       
Plastilina oso plastikoa da
                 
- Biskositatea edo likatasuna, hodietatik eta ontzietatik azkar isurtzeko gaitasunari jariokortasuna edo fluidotasuna deitzen zaio eta aurkako propietateari biskositatea edo likatasuna (olioa eta eztia likido likatsuak dira).
Eztia oso likatsua da

Ura, ordea, oso jariakorra (fluidoa) da
- Hauskortasuna, gorputz bat zatietan apurtzeko duen propietateari hauskortasuna deitzen zaio ( diamantea oso gogorra da baina baita hauskorra ere). Aurkako propietateari zailtasuna edo tenazitatea deitzen zaio ( mailua, giltzak…).

  


  

- Disolbagarritasuna, materiak disolbatzeko duen gaitasunari disolbagarritasuna deitzen zaio.


      
Gatza eta azukrea oso erraz disolbatzen dira
    
 Materiaren beste hainbat propietate berezi:
-        Erregaitasuna: Materiak erretzeko duen gaitasunari deitzen diogu. Substantzia erregaiak, egurra, ikatza, petrolioa…, erre egiten direnak, propietate hau dute.


-        Erregaitzak: aurreko propietatea ez dutenak, ez direnak erretzen.
Burdina asko berotzen badugu, fusionatu, urtu egingo da baina ez da erreko
 -        Harikortasuna: hari luze eta mehetan bihurtzeko propietatea (kobrezko hariak…).



-        Xaflagarritasuna: xafla meheak egiteko gaitasuna da.

Silexko harriek xaflatan banatzeko gaitasuna daukate
-        Eroankortasuna: Beroa edo elektrizitatea oso erraz garraiatzen duten materialak. Esate baterako metalak oso eroale onak dira, plastikoak edo egurra, ordea, isolatzaileak dira.

-        Propietate elektrikoak eta magnetikoak (aurrerago ikusiko ditugu).