2016(e)ko apirilaren 10(a), igandea

10.000 BISITA



GURE BLOGAK HAMAR MILA BISITA BAINO
GEHIAGO JASO DU!!!!

Gaur berri on bat eman behar dizuegu. Sortu zenetik gaur arte, gure blogak 10.000 bisita baino gehiago jaso du. Marka galanta!!!.
Posiblea egin duzuen guztioi mila esker. 

Esan bezala, zorionak guztioi baina agur berezi bat bidali nahi diegu atzerritik aldiro-aldiro bisita egin diguten guztiei.
Harrigarria ematen badu ere, euskara hutsean idatzitako bloga atzerriko bisitariak izan ditu.
Beste lurraldetan dauden euskaldunak?, euskara ikasten ari diren pertsonak?, jakin minagatik sartu diren eta ustekabean gurea topatu dutenak?. Batek daki.
Baina nongo bisitariak izan dira?: ba bereziki Estatu Batuetatik (106), Errusiatik (52), Frantziatik (39), Alemaniatik (31) baina baita erresuma batuarrak, Ukrainiakoak, errumaniarrak, mexikarrak, Kanadakoak, Txinakoak, kolonbiarrak… . 
Ikusten duzuenez lurralde askotako jendea.
Orain arte bezala sartzen zareten guztiok, ONGI ETORRI “Gora 6. maila”, gure blogera.
Unai eta Jose Angel

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina