2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

MATERIA



Materia
Gure inguruan dagoen guztia ( mendiak, ura, airea, gure planeta, eguzkia...) materiaz osatuta dago.
Materiak leku bat okupatzen du, eta materia bat dagoen tokian, eta une berean, ezin daiteke egon beste bat.
Materiak masa du, hau da, pisua du.


Beraz, masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer materia da; biziduna edo bizigabea.


















MATERIAREN PROPIETATEAK

MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK

Materiak baditu berezko hainbat propietate orokor. Edozein gorputz berotzen dugunean, dilatatu egiten da, hau da, luzatu. Propietate horri dilatazioa deitzen zaio.

Gorputz bat leku batean dagoenean, une eta leku berean ezin daiteke beste bat han egon, materiaren propietate horri sartezintasuna deitzen zaio.
Propietate orokorren artean, masa eta bolumena, neurgarriak dira.
Masak adierazten digu gorputzak duen materia kantitatea, balantza erabiltzen da neurketak egiteko.

Bolumenak adierazten digu gorputzak zenbat leku okupatzen duen espazioan.

  

Ez zaizula garbi geratu? Hona hemen aurrekoaren eskema : 



MATERIAREN ASPEKTUA

MATERIAREN EGOERAK

Materiak hiru aspektu izan ohi ditu: solidoa, likidoa edo gasa.
Fisikan edo kimikan edozein gorputzaren tenperatura edo presio baldintzak aldatzen baditugu materiaren egoera ere alda daiteke.
Beraz materia…
Egoera solidoan masa izaten du, forma egonkorra eta aldatzen ez den bolumena.
Materia egoera solidoan
Egoera likidoan masa dauka, forma aldakorra eta ez zaio bolumena aldatzen.
Materia egoera likidoan

Gas egoeran masa dauka, forma aldakorra eta bolumena aldatzen zaio. 
Materia gas itxurarekin

Materiaren egoerak

Masa
Forma egonkorra
Bolumen egonkorra
Solidoak
Bai
Bai
Bai
Likidoak
Bai
Ez
Bai
Gasak
Bai
Ez
Ez

Materia beste egoera batzuetan ere aurki daiteke. Horietako ezagunena plasma egoera da.




Egoera aldaketak

Aurrekoan ikasi dugunez, materiaren ohiko egoerak solidoa, likidoa eta gasa dira. Baina, naturan, askotan, egoera aldaketa ezberdinak gertatzen dira. Hauek dira ohikoenak:

  • Solidotik likidora pasatzeari urtzea edo fusioa deitzen diogu
  • Likidotik solidora aldatzeari solidotzea
  • Likidotik gasera pasatzeari lurruntzea
  • Gasetik likidora  aldatzeari kondentsatzea
  • Solidotik gasera edo gasetik solidora aldatzeari sublimazioa deitzen diogu.



SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK

Edozein gauza osatzen duen materiari substantzia deitzen diogu.
Kasu batzuetan, materia substantzia bakar batez osatua dago. 
Substantzia horiei substantzia puruak deitzen zaie.

Urrea

Beste batzuetan, substantzia batek baino gehiagok osatzen du materia. Kasu horretan nahaste baten aurrean egongo gara.

Granitoa

Nahasteetako osagaien artean ez da erreakzio kimikorik gertatzen eta, beraz, osagaiak baliabide fisikoz bereiz daitezke.
Osagaiak bereiz daitezkeen nahasteei nahaste heterogeneoak deitzen zaie, adibidez, olioa eta ura.

Osagaiak begiz bereizterik ez dagoen nahasteak nahaste homogeneoak dira, adibidez,  ura eta azukrea.


Nahaste homogeneoen artean badira azpimarragarri diren batzuk: disoluzioak. Disoluzioetan likido bat izaten da osagai nagusia eta likido horretan beste likido edo solido bat nahasten da.


NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK

Nahasteak bereiztea garrantzia handia du. Adibidez: edateko ura prestatzeko, zaborretik materia erabilgarriak bereizteko, gatzagetatik gatza lortzeko....

Materiaren nahasteak bereizteko hainbat metodo daude. Horiek guztiak hobeto ulertzeko adibide batzuk emango ditugu:

Dekantazioa: Erabiltzen dugun ura edangarria bihurtzeko. Urari osagai solidoak kendu behar zaizkio, horretarako nahastea (ur zikina) biltegi batean uzten da denbora batez eta osagai solidoak hondora joaten dira. Azkenik urari kloro apur bat botatzen zaio eta edateko prest dago.


Magnetismoa: Birziklapena ondo egiteko. Birziklatzean oso nahastea heterogeneoak sortzen ditugu: plastikoak, burdina, papera … .
Hortik burdinazko materialak eskuratzeko, elektroimana (elektrizitate bidez dabilen imana) erabiltzen da.

 

Urtzea: Plastikoak berriro erabili ahal izateko. Materiala urtuz prest egongo da ontzi berri batzuk egiteko.

 


Lurruntzea: Gatza lortzeko. Naturatik sortzen den ur gaziko iturri batetik gatza lortzea, hau da, ura eta gatza eremu zabaletan isurtzen da, eta lurrunduz doan neurrian gatza sortzen da. 
 

DISOLUZIOAK

Nahaste homogeneoak disoluzioak dira. Adibidez, gatza eta uraren nahastea disoluzio bat da; itxura hutsagatik, ezin da jakin non dauden bi osagaiak.

Solutua: solidoa likidoan disolbatzen denean, disolbatzen den solidoari deritzo.



Disolbatzailea: disolbatzen duen likidoari deritzo.

Adibidez: ur gaziko disoluzio batean, ura disolbatzailea izango da, eta gatza, solutua.