2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

LARINGEA



Laringea. Fonazio-organoa

Laringea fonazioaren organoa da, ahotsaren organoa, eta mihiaren atzean dago. Barrualdea hutsa du eta eztula egitean mugitu egiten da.


Laringearen barrenean ahots-kordak daude eta irteten den airearekin mugitzen direnean sortzen dira soinuak. Soinu hauek mihia eta ahoarekin modulatu egiten ditugu eta hitzak sortzen ditugu.
Ahotsaren tonua, bakoitzak, muskuluen borondatezko mugimenduen bidez kontrolatzen du, tonu altuak (agudoak) eta baxuak (grabeak) bereiztuz.


Gizonezkoek ahots kordak luzeagoak dituzte. Emakumeek berriz ahots-kordak laburragoak izanik ahots-tonu altuagoa izaten dute. 
Haurren ahots-kordak ere laburragoak dira, eta nerabezaroan laringearen eta ahots-korden luzera aldatu egiten da.

2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

ARNAS APARATUA



ARNAS APARATUA
Oxigenoa ezinbestekoa da bizidunon arnasketarako, eta gure arnas aparatuak gorputzeko zeluletaraino eraman behar du.
Ahotik eta sudur-zuloetatik hartzen dugu arnasa. Aire hori faringetik, laringetik eta trakeatik barrena, biriketaraino iristen da.

Hobe da sudurretik arnastea, sudurretik bideratzen den airea berotu, iragazi eta hezetu egiten baita, faringera iritsi aurretik.
Sudur barnean mukosa pituitarioa mintz mehea dago. Gorputzaren tenperatura igo eta moldatzen du.
Sudurraren barnealdea ilez eta mukiz horniturik dago, eta aireak daramatzan hautsa eta zikinkeriak bertan gelditzen dira.

Arnas aparatua eta digestio aparatua faringearen goiko aldean komunikatuta daude: elikagaiek, esofago edo hestegorritik jarraitzen dute, urdailera, eta aireak, aldiz, trakea edo zintzurrestetik, biriketara.
 Epiglotisa: Janaria irensten dugunean, airearen bidea ixten du, eta arnasa hartzean ireki egiten du.


Trakea edo zintzurrestea: Eraztunez osaturiko hodi bat da.
Bronkioak: Birikien parean kokatuta dauden bi adar dira. Bi bronkio hauek bronkiolo hoditxoetan banatzen dira. Eta bronkiolo hauen adar txikienetan albeoloak daude.
Birikak bular-kaiolan daude, omoplatoek, saihets hezurrek eta bular hezurrak babestuta.

Pleura: Birikak biltzen dituen mintz fina da. Kanpoko erasoetatik babesten ditu.
 

Diafragma: Biriken behe aldean dago, eta arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.


Badakigu gure gorputzak oxigenoa eskuratzen duela eta karbono dioxidoa kanporatzen duela baina…
NON ETA NOLA GERTATZEN DA GAS TRUKEA?
Gas trukea albeolotan gertatzen da. Kanpotik iristen den aireak proportzio nahiko altuan oxigenoa dauka. Oxigenoa albeolotik odolera doa eta karbono dioxidoa odoleko globulu gorrietatik askatu eta albeoloetara pasatzen da. Eta hemendik karbono dioxido hori kanporatu egiten dugu arnasa botatzean.


ARNASKETAREN FASEAK
 Bi une ditu:
- Arnasa hartzeko unea: Arnasgora. Sudurretik mantso-mantso arnasa hartzen da biriken barruraino. Era horretan hartzen baduzu arnasa airea garbi eta tenperatura egokian iritsiko da biriketara. Oxigenoa hartzeko unea da.

- Arnasa botatzeko unea: Arnasbehera. Birikak ondo hustu behar dira eta arnasa berriz lasai eta mantso bota behar da, abdomeneko giharren laguntzarekin. Karbono dioxidoa botatzeko unea da.

Eta orain bideo txiki bat dena hobeto ulertzeko:
http://agrega.educa.madrid.org/visualizador-1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/visualizar-datos.jsp