2016(e)ko urtarrilaren 23(a), larunbata

NERBIO-SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA



Nerbio sistemaren funtzionamendua
 Nerbio-sistema neurona izeneko milioika nerbio zelulez osatuta dago.
 

Garunean, bizkarrezur-muinean eta nerbioetan daude.
Kanpotik jasotako estimuluen arabera funtzionatzen du.

Zentzumenen bidez jasotzen ditugu kanpoko sentipenak edo sentsazioak eta nerbioen neurona-kateen bidez garunera joaten dira.
Garunak,  sentsazioak interpretatu eta behar diren erabakiak hartuko ditu.
Garunean koordinatzen dira gorputzeko nerbio guztiak eta handik sortzen dira aginduak. Bizkarrean ere nerbio asko biltzen da.
Nerbio-sistemaren atzeko ikuspegia
 Beti bezala, gehiago ikasi nahi baduzu klik egin ondoko estekan.

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

NERBIO-SISTEMA



Nerbio sistema
Giza gorputzeko aparatuak koordinaturik aritzen dira lanean.
Aparatuek bere lanean jarduten dute, automatikoki.
Aparatu horiek guztiak martxan jartzen, koordinatzen eta zaintzen ditu nerbio-sistemak eta, gainera,erlazioak ahalbidetzen ditu.
Sistema hau aztertzeko, bi atal bereiztuko ditugu: 



  • Nerbio-sistema zentrala: garuna eta bizkarrezur-muinaz osaturik.
  • Nerbio-sistema periferikoa: zentraletik ateratzen diren nerbio-adarkadura guztiek osatuta.

Gizakiok baditugu hainbat bizi-funtzio: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.
Gure nerbio sistemak, besteak beste, berebiziko garrantzia dauka erlazioa funtzioan: ingurumeneko estimuluak jaso eta horiei eman beharreko erantzunak erabakitzea.
Zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) ezagutzen dugu nolakoa den gure ingurua. Nerbioen bidez iristen da informazio hori garunera eta han erabakitzen da nolako erantzunak eman behar diren. 

Nerbioek eramaten dituzte agindu horiek guruinetara, muskuluetara edo behar den lekuetara.
Pentsamendu, ideia, nahia, irrika, zirrara eta sentimendu guztiak garunean sortzen dira.
Gure nerbio-sistemaren oinarrizko zelulak neurona du izena. 
Neurona mikroskopioan

2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

IZERDIA



Izerdia
Gure gorputzeko larruazalean izerdi-guruinak daude. Gune batzuetan askoz ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak besteak beste.
Izerdia etengabe jariatzen dugu, poroen bidez kanporatuz. Gehienbat, urez eta gatz mineralez osatuta dago.
Izerdiak toxinen iraizketan laguntzeaz gain, lurruntzean, larruazala freskatzen eta gorputzeko tenperatura maila egokian mantentzen laguntzen du.

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

IRAITZ APARATUA ETA IRAIZTEA



HONDAKINAK
Badakigu hesteetan xurgatutako mantenugaiak eta biriketan lortutako oxigenoa, gure zelulek erabiltzen dituztela erreketarako eta, horrela, behar dugun materia eta energia lortzen ditugula.
Errekuntza horretan hainbat hondakin sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea… .
Sustantzia horiek gorputzetik kanporatu beharra dago:
  • Karbono dioxidoa arnasketaren bidez eta
  • Gainerako hondakinak uretan disolbaturik, iraitz-aparatuan iragazi eta izerdiaren eta gernuaren bidez.





IRAIZTEA
Iraiztea honela gertatzen da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.
Gernu hori ureterretatik maskurira pasatzen da, han pilatzeko. Maskuria betetzen denean, pixa gurea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.
 

GILTZURRUNAK
Babarrun itxura daukate. Gerriaren parean  eta bizkarrezurraren ondoan daude.
URETERRAK
Giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.
MASKURIA
Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatu arte.
URETRA
Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoengan uretra luzeagoa da eta zakilaren puntaraino iristen da.

Gehiago jakiteko klik egin ondoko estekan.