2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

BIZIDUN ZELULABAKARREN NUTRIZIO FUNTZIOA



      Edozein bizidunen nutrizio-funtzioa (baita zelulabakarrak ere) aipatzen dugunean ez dugu  ahaztu behar ez dela gauza bera elikatzea eta nutrizio-funtzioa betetzea. Nutrizioan hiru pauso hauek hartu behar ditugu kontuan:

1.Elikagaiak eskuratu
2.Elikagaiak eraldatu
3.Elikagaiak asimilatu

·       Elikagaiak eskuratu : bizidun zelulabakarrak elikatu egin behar du,eta ingurutik jaso elikagaiak. Zelulabakar batzuek elikagaiak zuzenean hartzen dituzte ingurutik (elikadura autotrofoa dute) eta beste batzuk bizidunak janez elikatzen direnak (elikadura heterotrofoa dute).

·       Elikagaiak eraldatu : ingurutik jasotako elikagaiak eraldatu egiten ditu bizidun zelulabakarrak, osagai txikiagotan edo zelulak bereganatzeko modukoetan bilakatuz (guk digestioa egiten dugun antzera).



·       Elikagaiak asimilatu : bizidun zelulabakarrak xehatu edo digeritu dituen elikagai eraldatu horiek zelula osatzeko, berritzeko eta funtzionatzeko (eta agian ugaltzeko) baliagarriak izan behar dute, zelulabakarrak asimilatu egin behar ditu nutrizio-funtzioa behar bezala osatzeko.

Irakurri duzuna ulertu duzu?, ba ondoko estekan klikatu eta egiaztatu zenbat ikasi duzun.

Gehiago jakiteko:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina