2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BIZITZAREN FUNTZIOAK: ELIKADURA-FUNTZIOA



Izaki bizidunek hiru funtzio betetzen ditugu: elikadura-funtzioa, erlazio-funtzioa eta ugaltze-funtzioa.

Elikadura-funtzioa: Bizidun guztiok elikatu  behar dugu bizi ahal izateko.
Landareek lurretik hartzen dituzte mantenugaiak. Elikadura forma honi autotrofoa deitzen zaio.

Elikadura autotrofoa

Animaliek eta pertsonok beste bizidunetatik lortzen ditugu mantenugaiak, landareak eta animaliak jaten ditugulako. Elikadura mota honi heterotrofoa deitzen zaio.

Elikadura heterotrofoa

 
ELIKA-KATEA

Bizidunek elikatzeko duten moduaren arabera, hainbat mailatan banatzen dira: Maila horiek kate baten antzera lotuta daude, hau da, maila bateko bizidunek beste maila bateko bizidunak jaten dituzte elikatzeko.
Bizidunen arteko elikadura-harremanari elika-katea deritzo.


 

NUTRIZIOA LANDAREETAN: FOTOSINTESIA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina