2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

BIZIDUN ZELULABAKARREN UGALKETA



Zelulabakarren bizi-funtzioekin amaitzeko, bizidun horien
ugalketa aztertuko dugu. Ugalketaren bidez, hasierako zelulatik zelula berriak sortzen dira , bizidun berria.
Bizidun zelulabakarren ugalketa bi eratakoa izan daiteke:
sexuala eta asexuala.
Ugalketa sexuala : bizidun zelulabakarrek ere zelula bereziak (ugalketa-zelulak) osatzen dituzte: ugalketa-zelula arra eta ugalketa-zelula emea. Horiek elkartzen direnean sortzen da obulu ernaldua, eta horren garapenetik bizidun berria.
Ugalketa asexualean, mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan (edo gehiagotan) banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelulatik beste bat , edo batzuk, sortzen dira: klonak. Zelula horiek ez dute nukleo barruko informazioa konbinatzen, eta zelula berriak hasierako zelula amaren berdin–berdinak izan ohi dira.

Ugalketa asexualean, zelula berrien kopurua eta  neurriaren arabera, lau era hauek aipa genitzake:
1. Erdibiketa. Bi zelula berriak euren artean berdinak dira.
Paramezio baten erdibiketa
 2. Zatiketa. Zelula berri asko sortzen dira, denak berdinak elkarren artean.
Zelulabakarren zatiketa
 3.Gemazioa. Zelula zaharretik txikiago bat sortzen da, aurrekoaren berdina genetikoki.
Gemazioa mikroskopioan
 4. Esporulazioa. Esporulazioan ama-zelula kistatu egiten da eta, gero, hainbat zelula edo espora sortzen dira zelularen barruan, denak elkarren berdinak.
Esporulazioaren adierazpen grafikoa

Zer, garbi geratu zaizu?. Ba hona hemen dakizuna neurtzeko frogatxo bat. Animo!.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina