2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

EUROPAKO ERLIEBEA: mendilerroak eta ibaiak.



Mendikateak edo mendilerroak
Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi eta Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.
Hala ere,  altuera ertaineko mendilerro batzuk nabarmendu behar ditugu.
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviar mendiak, Ural mendiak, Mazizo Zentrala (Erdialdeko mendigunea), Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak eta Kaukaso mendiak dira.




Mapari begiratu ona eman eta saia zaitez agertuko zaizkizun mendilerro eta mendiak kokatzen.
Bat, bi hiru ... aurrera!.
 http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1897998/europako_mendiak.htm


Ibaiak
1.- Ozeano Artikoan itsasoratzen direnak: neguan izoztuta egoten dira.

2.- Atlantiar ozeanoan itsasoratzen direnak
Ibai ugari aipa ditzakegu talde honetan: mendebaldeko Dvina, Vistula, Oder, Elbe, Rhin, Sena, Loira, Garona, Thames, Duero, Tajo
Ibai hauetako gehientsuenek Europako lautadak zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra da. Aldapa gutxi eta ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.

3.- Mediterraneoan itsasoratzen direnak
Beren urak Mediterraneora isurtzen dituzten ibaien artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira.
Ibai hauek ez dira oso luzeak, eta gainera orain arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte. Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta itsasoratzen diren kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea.
Ur emari aldaketa handiak izaten dituzte eta, sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.

4.- Itsaso Beltzean edo Kaspiarrean itsasoratzen direnak
Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta lautadak zeharkatzen dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.
Itsaso Beltzera jaisten diren ibaien artean, Danubio, Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu.
Kaspiar itsasora jaisten direnen artean berriz, garrantzitsuenak Volga eta Ural dira.

Ondoko hau zailagoa duzu, ea zer moduz moldatzen zaren!.  Animo!.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina