2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

PALANKA MOTAK



Aurrekoan ikasi genuen zer zen palanka bat; baina potentzia, erresistentzia eta  euste-puntuaren posizioaren arabera, hiru palanka mota bereizten dira: 

1. mota edo 1.generoko palankak: euste-puntua
potentzia eta erresistentziaren artean dagoenean. Horrelakoak dira guraizeak, aliketak eta parkeetako zabu-aulkiak. 
 

 

2. mota edo 2. generoko palanketan erresistentzia dago euste-puntu eta potentziaren artean. Horrelakoak dira, besteak beste, intxaur-hauskailua, eskorga eta hauspoa.



Azkenik, 3.motako palanketan, potentzia euste-puntuaren eta erresistentziaren artean dago. Hau da, adibidez, giza
besoaren, behatzen edo depilatzeko pintzen mekanismoa


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina