2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

INDUSTRIA IRAULTZA



Industria iraultzaren aurrekariak
Aurrekoan ikasi dugunez, Neolitoan oinarrizko langintzak  
nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza ziren.

Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan hasierako lanbide horiei merkataritza eta artisautza gehitu zitzaizkien.

Industria iraultza
XVIII. mendearen erdialdean, Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen.
Industriak eta makineriak eskulangintzaren tokia hartu eta gizarte osoa aldatu zuten:
Lurrun makina
  •   Makina eta asmakizun berriak erabiltzearekin batera (lurrun makina, labe garaiak, ehule mekanikoak…) lantegiak sortu eta ekoizpen-prozesuak eraginkorragoak bihurtu ziren. Produktuak azkarrago eta merkeago egiten ziren. Ekoizpen-katea sortu zen.

  • Makineria mugitzeko energia iturri  berriak erabiltzen hasi     ziren: harrikatza, gasa, petrolioa…).


  • Ekoiztutako produktuak eta pertsonak batetik bestera eramateko garraiobide berriak sortu ziren (trena, esaterako) eta garraio-sareak asko hobetu ziren. 
 
  • Hazkunde demografikoa: nekazaritzan eragindako aldaketen ondorioz, elikagaien kantitatea, kalitatea eta aniztasuna handitu zen. Elikaduraren hobekuntza honek bizi baldintza hobeak ekarri zituen, gaixotasunak eta gosea murriztu zituen eta bizi-itxaropena luzatu zuen.
  •  Nekazari askok lur soroak utzi eta hirietara joan ziren bizimodu hobeago baten bila. 
 
Ume mehatzariak
  • Migrazioen ondorioz, langile asko zeuden baina espezializaziorik gabeak. Lan-baldintzak eskasak izateaz gain, soldatak oso urriak ziren. 
 
 
  •  Nagusi eta langileen arteko gatazkak agertu ziren eta horiekin batera manifestazioak eta grebak. Langileek beren eskubideak defendatzeko sindikatuak sortu zituzten.
QuartoStato. Giuseppe Pellizza

Banketxeak indartu ziren. Aberatsak oso aberats bihurtu ziren eta pobreak oso pobre. Kapitalismoa sortu zen. 

Garai hartako bineta satirikoa

1 iruzkin:

  1. Egun on Jose Angel,
    Maite URMENETA naiz, Seaskako historia erakasle eta IKAS zentro pedagogikoan ikasleendako materiala "sortzaile". Zure blogan dokumentu bikainak badaude eta erabili nahi nituzke. Horregatik nondik hartu dituzun jakin behar nuke. Laguntzen ahal zenidakeen?(industrializazioarenak hain zuzen)
    Mila esker
    Maite

    ErantzunEzabatu