Industria heldu baino lehen, Euskal Herriko biztanleak, batik bat,
nekazari, arrantzale eta artisauak ziren.
Egoera, ordea, guztiz aldatu zen eta
meategietako, labe garaietako eta industrietako langileak ugarituz joan ziren.
Langile haien bizimodua latza izaten
zen: soldata txikia eta lan-baldintza gogorrak. Meategiko langileak |
Meatzariek egunean hamabi ordu egin ohi zuten lan, eta barrakoietan bizi ziren. Askotan soldata erabat dirutan izan ordez, meatze- konpainien dendetan erosteko bonoetan ematen zitzaien.
Bilboko inguruetara lan egitera etorritako langile asko etorkinak ziren, beren familia eta herrialdea utzi, eta bizimodu hobeago baten bila lantegietara iritsitakoak.
Lan baldintzak hobetzeko, gatazka ugari izan
ziren langileen eta nagusien artean.
1886 Robert Köehler. Der Streik (Greba) |
Denborarekin langileak antolatzen hasi
ziren, eta taldeak eta sindikatuak sortu zituzten egoera salatu eta beren
eskubideak eskatzeko.
1890. urtean esaterako greba luze baten
ondoren 10 orduko lan-jarduna lortu zen.
Emakume langileen egoera, are okerragoa zen, lantegiko jardunetik aparte etxeko lanak egin behar zituztelako.
Helduek ezezik, umeek ere lan gogorrak egiten zituzten. Askotan inork egin nahi ez zituenak. Umezurtzek janaria eta bizitoki baten truke egiten zuten lan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina