2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

MAKINA SINPLEAK



Makina sinpleak: gizakiak antzinatik erabili dituen oinarrizko tresnak dira. Horiei esker, lan fisikoa arinagoa eta errazagoa bihurtu da.

Lehenengo gizakiek harrizko tresnak egiten zituzten, tamaina eta forma askotakoak: aizkorak, karraskagailuak, zulagailuak...


Urteak joan, urteak etorri beste asmakizunak egin ziren: makina sinpleak, adibidez: palanka, txirrika, tornua, arrapala, gurpila eta ziria. Makina sinpleek gizakiaren indarra behar dute funtzionatzeko.
 

Palanka: Barra zurrun bat da. Funtzionatzeko mugitu nahi den gorputzaren azpian eta euste-puntua deitzen zaionaren azpian sostengatuz erabiltzen da, libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da eta altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gainditzen dugu. 

Txirrika: Buelta osoan erretena duen gurpila da txirrika. Pisuak modu erosoan altxatzen laguntzen du txirrikak. 

Gurpila: Ardatz baten inguruan biratzen duen atal biribila da. Gorputz astunak errazago garraiatzen laguntzen du edo motor baten bidez gorputz astunak garraiatzen ditu. 

Plano inklinatua: Maila ezberdinetan aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako planoari deitzen zaio plano inklinatua. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso jaisteko erabiltzen da makina hori. 


Tornua: Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da tornua. Pisuak behetik tornua dagoen mailaraino altxatzeko erabiltzen da makina hori.

Ziria: Metalezko edo zurezko pieza, normalean zapala eta puntazorrotza. Solido batean arrailak egiteko, bi gorputz solidoren artean sartuta elkarri eusteko, zuloak estaltzeko… erabiltzen dena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina