INDUSTRIA IRAULTZA IBAIZABAL ITSASADARREAN
Britainia Handian burdin ekoizpena asko handitu zen.
Bertan bazeukaten behar adina harrikatz baina burdin mea asko kanpotik ekartzen zuten, baita Euskal Herritik ere, Ibaizabal itsasadarreko inguruko meategietatik (Gallarta, Trapagaran, Ortuella, Somorrostro...).
Ola zaharrak labe garai bihurtu eta burdin mea harrikatzarekin erretzen hasi ziren.
Itsasoz egiten zen mearen garraioa. Horren ondorioz,
ontziolak itsasontzi handiagoak eta
modernoagoak egiten hasi ziren eta garrantzi handia hartu zuten .
Denborarekin Bilboko portua Europako garrantzitsuenetakoa bilakatu zen.
Bilbo eta Londresen arteko merkataritza asko indartu zen, handik hona harrikatza, lanabesak eta makinak bidaltzen zituzten eta hemendik hara mea eramaten zuten.
Urteak
joan, urteak etorri, Britainia Handian gertatu zenaren antzera, makineria
berria erabiltzeak Bilboko industriaren jaiotza ekarri zuen.
INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN
Aurretik ikusi dugunez, hego Euskal Herrian
industrializazioa Bizkaian hasi zen. Gero Gipuzkoan eta ondoren Araban eta
Nafarroan.
Ipar
Euskal Herrian Baionan (Lapurdi) daude industriagune handienak.
Gipuzkoan
papergintza izan zen lehenengotarikoa. Ondoren, industria mekanikoak
sortu ziren (sukaldeak, bizikletak, armak, josteko makinak...).
Zementuaren industria lurralde askotatik hedatu zen: Zumaian (Gipuzkoa), Lemoan (Bizkaia) eta Olaztin (Nafarroa).
Iruñean (Nafarroa) eta Gasteizen (Araba) beranduago
bada ere, industrializazioa zabaldu egin zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina