2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

NEOLITOA




Harri Aroko azken garaia da, eta gutxi gora behera, k.a. (kristo aurretik) 7000. urtean hasi zen.
Aldaketa handiak ekarri zituen aroa izan zen:
  • Ordura arte, gizakiak, ehiztariak eta fruitu-biltzaileak ziren. Neolitoan, ordea,  nekazaritza eta abeltzaintza sortu eta nomadak izatetik sedentarioak izatera pasatu ziren.

  • Neolitoaren aurretik gizakiak kobazuloetan bizi ziren eta garai horretan lehen herrixkak sortu ziren.

  • Lurra lantzeko eta eguneroko lanak errazteko lanabes eta asmakizun ezberdinak bururatu zitzaizkien: aizkorak, mailuak, igitaia, gurpila… .  
 


 
  • Uztan jasotakoak gordetzeko zeramika sortu zen.
 
Gehiago jakiteko "klik egin" ondoko estekan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina