2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

ZIRKULAZIO APARATUA



Zirkulazio aparatua elikaduran parte hartzen duten lau aparatuetako bat da.


Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu:

  1. Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak, gorputzeko zelula     guztietara garraiatzen ditu.
  2. Gauza bera egiten du arnasketan jasotako oxigenoarekin. Albeoloetan jaso eta zeluletara eramaten du.
  3. Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak.
  4. Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

 Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio sare baten antza du zirkulazio aparatuak. Sare horretan odola gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da, bihotza ibilgailuen motorra izango litzateke eta odol-hodiak gure gorputz osoa zeharkatzen dituzten bideak.

Eta orain betiko moduan, gehiago sakontzeko klik egin  ondoko estekan eta argigarria izango zaizun bideo bat ikusteko aukera izango duzu.
https://www.youtube.com/watch?v=fe8_-B6Wa2k

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina