2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

IRAITZ APARATUA ETA IRAIZTEA



HONDAKINAK
Badakigu hesteetan xurgatutako mantenugaiak eta biriketan lortutako oxigenoa, gure zelulek erabiltzen dituztela erreketarako eta, horrela, behar dugun materia eta energia lortzen ditugula.
Errekuntza horretan hainbat hondakin sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea… .
Sustantzia horiek gorputzetik kanporatu beharra dago:
  • Karbono dioxidoa arnasketaren bidez eta
  • Gainerako hondakinak uretan disolbaturik, iraitz-aparatuan iragazi eta izerdiaren eta gernuaren bidez.





IRAIZTEA
Iraiztea honela gertatzen da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.
Gernu hori ureterretatik maskurira pasatzen da, han pilatzeko. Maskuria betetzen denean, pixa gurea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.
 

GILTZURRUNAK
Babarrun itxura daukate. Gerriaren parean  eta bizkarrezurraren ondoan daude.
URETERRAK
Giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.
MASKURIA
Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatu arte.
URETRA
Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoengan uretra luzeagoa da eta zakilaren puntaraino iristen da.

Gehiago jakiteko klik egin ondoko estekan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina