Nerbio sistema
Giza gorputzeko aparatuak
koordinaturik aritzen dira lanean.
Aparatuek bere lanean
jarduten dute, automatikoki.
Aparatu horiek guztiak
martxan jartzen, koordinatzen eta zaintzen ditu nerbio-sistemak eta, gainera,erlazioak
ahalbidetzen ditu.
Sistema hau aztertzeko, bi atal bereiztuko ditugu:
- Nerbio-sistema zentrala: garuna eta bizkarrezur-muinaz osaturik.
- Nerbio-sistema periferikoa: zentraletik ateratzen diren nerbio-adarkadura guztiek osatuta.
Gizakiok baditugu hainbat bizi-funtzio:
nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.
Gure nerbio sistemak, besteak beste, berebiziko
garrantzia dauka erlazioa funtzioan: ingurumeneko estimuluak jaso eta horiei
eman beharreko erantzunak erabakitzea.
Zentzumenen bidez (ikusmena,
entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) ezagutzen dugu nolakoa den gure
ingurua. Nerbioen bidez iristen da informazio hori garunera eta
han erabakitzen da nolako erantzunak eman behar diren.
Nerbioek eramaten dituzte agindu horiek
guruinetara, muskuluetara edo behar den lekuetara.
Pentsamendu, ideia, nahia, irrika, zirrara
eta sentimendu guztiak garunean sortzen dira.
Gure nerbio-sistemaren oinarrizko zelulak neurona du izena.
Neurona mikroskopioan |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina