2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

BIHOTZA



BIHOTZA

Bihotza organo oso gihartsua da eta bi bentrikuluz (beheko aldean) eta bi aurikulaz (goiko aldean) osatuta dago. Alde bakoitzeko aurikulatik alde bereko bentrikulura pasatzen da odola, baina inoiz ez du egiten alderantzizko bidea, hori eragozten duten balbula batzuk baitaude bihotzean (trikuspide eta mitrala).


Odolaren ibilbidea:

1-   Bihotzaren eskuin aldetik igarotzen den odola, lehenengo, biriketara doa, bertan oxigenatu ondoren, bihotzaren ezkerreko aldera pasatzen da.
2-  Bihotzaren ezkerraldetik abiatzen den odolak oxigenoa eta mantenugaiak eramaten ditu gorputzeko hainbat lekutara eta ondoren bihotzeko eskuin aldera pasatzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina