ODOLA
Odola likido gorri, gazi eta sendoa da eta
gorputzeko leku batetik bestera hainbat substantzia garraiatzen ditu.
Odola gai likidoz eta solidoz osatuta dago:
GAI LIKIDOAK:
·
Odol Plasma: Likido horixka
bat da eta ura du osagai nagusia. Uraz gain gatz mineralak, mantenugaiak eta
hondakinak ditu osagai ur horretan disolbatuta. Mantenugaiak zeluletara eramatea
eta zeluletan jasotako hondakinak giltzurrunetara garraiatzea dira egiten dituen funtzio
nagusiak.
GAI SOLIDOAK:
·
Globulu gorriak: hemoglobina
sustantzia gorriaz osatuta daude eta horrek ematen dio odolari kolore gorria. Beren
eginkizun nagusia biriketatik zeluletara oxigenoa eta zeluletatik biriketara
karbono dioxidoa garraiatzea da.
Globulu gorriak mikroskopioan |
·
Globulu zuriak: Infekzioetatik
babesten gaituzte, gorputzean sartzen diren germenak suntsitzen dituztelako.
Globulu zuria gorrien artean |
·
Plaketak: zelula zati
txiki-txikiak dira eta fibrina izeneko substantzia
erabiltzen dute zauriak ixteko.
Zer gertatzen da zauria edo lesioa dagoenean?
Bitxikeriak: Bazenekien?........
Heldu batek, batez beste, 5-6 litro odol ditu bere gorputzean. Orokorrean,
kalkuluak egiteko, gorputzaren pisu osoaren %7,7a odola da. Beraz zure
gorputzean dagoen odol kantitatea kalkulatu nahi baduzu hortxe duzu datua.
Odola
emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola
ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira
hori egiteko.
Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
--->Gizonek 4 aldiz
--->Emakumeek 3 aldiz
Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
--->Gizonek 4 aldiz
--->Emakumeek 3 aldiz
Emakumeek zergatik eman dezakete gizonek baino gutxiagotan?
Emakumeen burdina-erreserbak hilean behin urritu egiten dira hilerokoaren eraginez. Beraz, urtean 4 aldiz ematen duen gizon batek eta 3 aldiz ematen duen emakume batek urtean burdina-kantitate berdintsua galduko dute.
Emakumeen burdina-erreserbak hilean behin urritu egiten dira hilerokoaren eraginez. Beraz, urtean 4 aldiz ematen duen gizon batek eta 3 aldiz ematen duen emakume batek urtean burdina-kantitate berdintsua galduko dute.
Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.
Asko ikasi duzu? Ba orain odolari buruz dakizuna egiaztatzeko klik egin ondoko estekan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina