BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA
Bihotza da odola gorputzean zehar etengabeko
mugimenduan mantentzen duen motorra. Odola ponpatzeko bihotzak bi mugimendu
egiten ditu: sistolea (uzkurdura) eta diastolea (zabalkuntza edo dilatazioa).
Sistolea eta Diastolea |
Sistolea
eta diastolea etengabe errepikatuz egiten du bihotzak bere motor lana.
Honako
hau da funtzionamendua: lehendabizi, bi aurikulak uzkurtzen dira odola bi
bentrikuluetara pasaraziz, ondoren, bentrikuluak uzkurtzen dira odola
arterietara bidaliz.
Eta azkenik, diastolea edo zabalkuntzaren bidez, aurikulak
eta bentrikuluak zabaldu egiten dira eta odola berriro aurikuletan sartzen da.
Egiazko bihotz baten taupadak ikusi nahi badituzu klik egin ondoko estekan. Kirofanoan dagoen 35 urteko gizon batena da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina