LURPEKO URAK:
Euria egiten duen bakoitzean, uraren zati bat lur
gainetik joaten da eta beste zati bat lurpean sartzen da, beti ere baldin eta
lurzoruaren gaineko geruza iragazkorra bada (ura pasatzen uzten duena)
edo harri-geruzan pitzadurak badaude.
Ur horiek geruza iragazgaitz batekin (ura pasatzen uzten ez duena) topo egitean, pilatu egiten dira.
Horrela sortzen dira akuiferoak eta lurpeko ibaiak.
Lurpeko urek, kanpoko urek bezala, higatzeko
gaitasuna dutenez, lur-barnea zulatzen dute eta kobazuloak sortzen dituzte.
Gehiago jakiteko klikatu ondoko bi estekak:
El Soplao kobazuloak (Cantabria)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina