EUROPAKO ERLIEBEA
Europako erliebea oso ezberdina da lekuaren arabera.
Erliebean ondorengo elementuak ikasiko ditugu:
Penintsulak, itsasoak,
uharteak, artxipielagoak, mendiak eta mendilerro nagusiak, lakuak eta ibaiak.
Penintsulak:
Europako mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe
berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez
inguraturik gelditzen dira ia leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek penintsulak
dira, eta haien artean ondokoak dira aipagarrienak:
1) Eskandinaviako penintsula
|
2) Kola penintsula
|
3) Jutlandiako penintsula
|
4) Iberiar penintsula
|
5) Italiar penintsula
|
6) Balkanetako penintsula
|
7) Krimeako penintsula
|
Itsasoak
Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da: Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, itsaso Beltza, Kaspiar itsasoa… .

Itsasoen kokapenarekin jolas egin nahi baduzu egin klik ondoko estekan. Ondo pasa!.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1061912/europako_itsasoak.htm
Uharteak:
Ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera.
Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak osatuz. Hor
dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste
zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Zipre, Balear uharteak, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
Islandia, Zipre, Balear uharteak, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
Europako penintsula eta uharte batzuk non dauden asmatzeko tartetxorik baduzu ez galdu aukera eta sar zaitez ondoko estekan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina