2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

KANPOKO ERAGILEAK 3: Ibaia



IBAIA:
Ibaiek sortzen duten higadura garrantzi handikoa da.
Ibilguan zehar eragindako higadurak paisaia aldarazten du.
Ibaiak iturburutik (jaiotzen den tokitik) itsasoratu arte egiten duen bideari ibilgua deitzen diogu.
Ibilguak hiru zati ditu:
a)  Goi-ibilgua: aldapatsua eta estua da. Ura oso azkar jaisten da eta higadura beste zatietan baino askoz handiagoa da. Higaduraren ondorioz V formako haranak sortzen dira.
Ur-jauziak eta ur-lasterrak oso ohikoak dira.

Ur-lasterrak

Ur-jauziak
  b) Erdiko ibilgua: aldapa txikiagoa du, zabaltzen hasten da, ura mantsoago jaisten da. Urak goiko ibilguan higatutako materialak (harriak, hondarra...) garraiatzen ditu. Ibilgu honetan haran zabalagoak eta meandroak ikusiko dituzu.
 
Meandroa
 c) Behe-ibilgua: zabalena da eta bokaletik oso hurbil dago. Aldaparik ez du, ura mantso doa eta, ondorioz, garraiatzen zituen materialak hondora edo bazterretara joaten dira deltak eta barrak sortuz. Fenomeno honi sedimentazioa deitzen diogu. 
Delta       

 Hona hemen ibaiaren eskema txiki bat:
Non kokatuko zenuke ibilguaren zati bakoitza?.

Gehiago jakin nahi baduzu klik egin ondoko estekan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina