GLAZIARRAK:
Izotz-masa
mugikorrak dira (izotzezko ibai baten antzera).
Oso mendi altuetan eta poloetan sortzen dira.
Glaziarretako izotza poliki-poliki mugitzen
da.
Mugitzean materialak higatu, garraiatu eta
sedimentatzen ditu. U formako haranak
sortzen dituzte.
Glaziarraren
zatiak:
-Zirkua: Glaziarraren
goiko aldean dago. Katilu forma du eta izotza pilatuta eta konprimituta dago.
-Mihia: Zirkuan
izotz asko dagoenean gainezka egiten du eta irristatzen hasten da.
Mantso-mantso mugitzen da. Izotz masa honi mihia deritzogu.
-Morrena: Mihiak
arrastaka eraman duen materiala pilatu egiten da leku desberdinetan:
glaziarraren alboetan, glaziarraren muturrean, hondo-hondoan... . Material
pilaketa honi morrena deitzen zaio.
Glaziar
motak:
- Glaziar kontinentalak: eskualde polarretan
sortzen dira. Itsasoraino heldu eta bertan, beroaren eraginez, pusketak galtzen
dituzte “iceberg”ak sortuz.
- Mendi edo haran-glaziarrak:
Mendian
sortu eta haranetan amaitzen dira aldaparen bidea jarraituz.
- Mendi-oineko glaziarrak: Aurrekoaren antzekoak baina aurreraino, lautadaraino, heltzen dira eta bertan abaniko forma zabala hartzen dute. Bukaera horretan, askotan, aintzira glaziarrak sortzen dira.
Gehiago jakiteko klik egin ondoko estekan.
http://webgunea.andoainikastola.net/txanela_6/glaziarrak/glaziarrak_sarrera.swf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina