Europak, gutxi gorabehera 10.500.000 Km2 ditu.
Ozeania ezik, beste kontinente guztiak, bera baino handiagoak dira.
Azalera: Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da:
10.000.000 km² gutxi gorabehera, Ozeania baino
apur bat handiagoa.
Biztanleria: laugarrena da, Asia,
Afrika eta Amerikaren atzetik: 740 milioi biztanle inguru.
Populazioa 49 estatutan banatzen da.
Europako lur gehienak ipar hemisferioko alde epelean kokaturik daude.
Ez da gauza erraza Europako mugak zehatz-mehatz
adieraztea.
Dena dela, Europako mugak izendatzeko garaian, ondorengo hauek aipatzen dira.
Dena dela, Europako mugak izendatzeko garaian, ondorengo hauek aipatzen dira.
Iparraldean: Arktiar ozeanoa.
Hegoaldean: Mediterraneo itsasoa, itsaso Beltza eta Kaukaso mendikatea.
Mendebaldean: ozeano Atlantikoa.
Ekialdean: Kaspiar itsasoa eta Ural mendilerroa
Euskal Herria Europako hego mendebaldean kokaturik
dago Espainia eta Frantzia estatuen artean.
Europako ezaugarri orokorrak eta mugak ondo ezagutu eta gero, gure kontinentearen lurraldeak mapan kokatzen ikasiko dugu. Horretarako oso lagungarria gertatuko zaizu ondoko esteka. Bertan klikatu eta hasi jolasten. Ea zenbat asmatzen duzun!
http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/europa1eus.html
Nola?, dagoeneko Europako lurralde guztien kokapena ikasi duzula?. Zu bai artista handia!.
Tira ba, oraingoan apur bat zailago ipiniko dizuegu. Hona hemen Europako lurraldeen hiriburuak ikasteko beste esteka bat. Animo!.
http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/europa1euscap.html

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina