Izaki bizidunek hiru funtzio betetzen ditugu: elikadura-funtzioa,
erlazio-funtzioa eta ugaltze-funtzioa.
Elikadura-funtzioa: Bizidun guztiok elikatu behar dugu bizi ahal izateko.
Landareek lurretik hartzen dituzte mantenugaiak.
Elikadura forma honi autotrofoa deitzen zaio.
![]() |
Elikadura autotrofoa |
Animaliek eta pertsonok beste bizidunetatik
lortzen ditugu mantenugaiak, landareak eta animaliak jaten ditugulako. Elikadura
mota honi heterotrofoa deitzen zaio.
![]() |
Elikadura heterotrofoa |
ELIKA-KATEA
Bizidunek elikatzeko
duten moduaren arabera, hainbat mailatan banatzen dira: Maila horiek kate baten
antzera lotuta daude, hau da, maila bateko bizidunek beste maila bateko
bizidunak jaten dituzte elikatzeko.
Bizidunen arteko elikadura-harremanari
elika-katea deritzo.
NUTRIZIOA LANDAREETAN: FOTOSINTESIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina