Zelulabakarren bizi-funtzioekin amaitzeko, bizidun horien
ugalketa aztertuko dugu. Ugalketaren bidez, hasierako zelulatik zelula
berriak sortzen dira , bizidun berria.
Bizidun zelulabakarren ugalketa bi
eratakoa izan daiteke:
sexuala eta asexuala.
Ugalketa sexuala : bizidun zelulabakarrek ere zelula bereziak
(ugalketa-zelulak) osatzen dituzte: ugalketa-zelula arra eta ugalketa-zelula
emea. Horiek elkartzen direnean sortzen da obulu ernaldua, eta horren
garapenetik bizidun berria.
Ugalketa asexualean, mitosia
edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan (edo gehiagotan)
banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelulatik beste bat , edo
batzuk, sortzen dira: klonak. Zelula horiek ez dute nukleo barruko
informazioa konbinatzen, eta zelula berriak hasierako zelula amaren berdin–berdinak
izan ohi dira.
Ugalketa asexualean,
zelula berrien kopurua eta neurriaren
arabera, lau era hauek aipa genitzake:
1. Erdibiketa. Bi zelula berriak euren
artean berdinak dira.
![]() |
Paramezio baten erdibiketa |
2. Zatiketa. Zelula berri asko sortzen
dira, denak berdinak elkarren artean.
![]() |
Zelulabakarren zatiketa |
3.Gemazioa. Zelula zaharretik txikiago
bat sortzen da, aurrekoaren berdina genetikoki.
![]() |
Gemazioa mikroskopioan |
4. Esporulazioa. Esporulazioan ama-zelula
kistatu egiten da eta, gero, hainbat zelula edo espora sortzen dira zelularen
barruan, denak elkarren berdinak.
![]() |
Esporulazioaren adierazpen grafikoa
Zer, garbi geratu zaizu?. Ba hona hemen dakizuna neurtzeko frogatxo bat. Animo!.
|
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/644661/zelulabakarrak_ugalketa.htm
Eta baita beste bat ere.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/644643/html5/zelulabakarrak_ugalketa.htm?idColeccion=3817#!
Zer, gutxi iruditzen zaizu?, ba hortxe duzu hirugarrena.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/644661/print/zelulabakarrak_ugalketa.htm
Zer, gutxi iruditzen zaizu?, ba hortxe duzu hirugarrena.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/644661/print/zelulabakarrak_ugalketa.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina