•
Zelulabakarren
erlazio-funtzioaz ari garenean, zelulek estimuluak kanpotik jasotzen dituztela esan nahi dugu, eta sentipen horien aurrean, mota
bateko edo besteko erantzuna ematen dutela.
•
Estimuluak
era askotakoak izan daitezke: beroa,
argia, grabitatea, substantzia kimikoak, estimulu elektrikoak…
•
Kanpoko
estimulu batek zelularengan mugimedua
sortzen duenean, erantzun dinamikoa, eragin duela esaten dugu.
Baina,
zertaz baliatzen da zelula mugimendu horiek egiteko?. Hona hemen zelularen mugimendua ahalbidetzen
duen zenbait mekanismo:
•
PSEUDOPODOAK:
Zelulek janaria bereganatzeko erabiltzen dituzten pseudopodoak edo sasihanka berak alde batetik bestera mugitzeko ere balio dute.
Zitoplasmaren luzapenak dira pseudopodoak.
•
ZILIOAK:
Hari edo iletxo motz antzekoak dira zilioak.
Zenbait bizidun zelulabakarretan zelula bakoitzak zilio multzo handia izan
ohi du, eta modu sinkronizatuan guztiek batera egiten dute
dar-dar. Era horretan batetik bestera mugi
daiteke zelula, zilio horiek arraun txikien gisara erabiliz.
•
FLAGELOAK:horiek
ere ile antzeko luzakinak dira, baina zilioak baino sendoagoak
eta askoz luzeagoak. Zelula bakoitzak flagelo 1 edo 2 izaten
ditu, gehienetan uhin mugimendua edota
mugimendu birakaria egiten
duenean mugitzen da zelula.
Estimuluari zelulak
erantzun estatikoa ere eman
diezaioke: zelula ez da mugitzen, baina beste zerbait egiten du.
Adibidez: kanpoko baldintzak zelularen bizi-iraupenerako zailak badira, ingurutik babesteko geruza gogorra sortzen dute eta
babesleku horren barruan, zelulak bizirik iraungo du egoerak
hobera egiten duen bitartean. Une hori iristen denean, geruza hautsi eta zelula kanpora irteten da.
Mikrobiologiak (organismo horiek aztertzen dituen zientziak) portaera hori ikertu ondoren, askotan, mikroorganismo gogor horiek hiltzeko metodoak
asmatu behar izan ditu gizakiarentzat kaltegarriak zirelako:
esterilizazioa, pasteurizazioa...
Kirurgia-materiala esterilizatzeko autoklabea |
Garrantzi handia du kontu
horrek, bai ospitaletan eta baita
elikagaiak kontserbatzeko erabiltzen diren metodoetan ere.
Kontserba potoak esterilizatzeko autoklabea |
Hamar, bederatzi, zortzi ............ hiru, bi bat zero. Dakizuna jakiteko ordua heldu da. Klik egin ondoko estekan.
http://www.educaplay.com/es/coleccion/3817/10/erlazio_funtzioa.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina