Elikadura heterotrofoa duten bizidun
zelulabakarrei protozoo deitzen
zitzaien lehen, munduan bizi ziren animalia primitiboenak eta txikienak zirela uste
baitzuten zientzialariek.
Gaur egun, normalean, protoktistoen
erreinuan sailkatzen dira.
Nahikoa duzu jakitea bizidun horiek
zelula eukariotoak direla (nukleo bereiziak dituztenak) eta elikatzeko
beste bizidunak jaten dituztela, heterotrofoak direla.
BAINA NOLA LORTZEN DUTE JANARIA
ZELULABAKARREK?
Batzuk, zitostoma izeneko
zelula-aho moduko bat dute. Zelulak duen irekigune txiki bat da zitostoma,
inbutu txiki eta estu baten antzekoa, eta hortik barneratzen dituzte elikagaiak.
![]() |
Paramezioa mikroskopioan |
Modu bat baino gehiago dago zelulabakarrek janaria
lortzeko?
Badira janaria lortzeko beste era bat erabiltzen duten
zelulak: sasihanka batzuekin elikagaia inguratzen dute , eta, ondoren, zelula
barnera eramaten dute.
Sasihanka edo luzakin horiek pseudopodo izena
dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina