2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

GIZAKION HARREMANAK






GIZONEZKOEN KANPOKO SEXU ORGANOAK



-Zakila: gizonezkoen sexu-organoa da. Bertatik gernua (pixa) eta hazia igarotzen dira.

-Glandea: zakilaren muturrean dago.

-Prepuzioa: glandea estaltzen duen azala da.

-Barrabil-zorroa: Poltsa itxura dauka eta, barruan, barrabilak babesten ditu.

 -Barrabilak: obalo itxurakoak dira. Bertan sortzen dira espermatozoideak (gizonezkoen hazia).



Gizonezkoen kanpoko sexu organoak (beltzez) eta barrukoak (gorriz)

GIZONEZKOEN BARRUKO SEXU ORGANOAK


-Semen-besikula: espermatozoideak egoera egokian gordetzeko.

-Prostata: espermatozoideak bizirik irauteko beharrezkoa.

-Hodi deferentea: barrabiletatik  prostataraino doan hodia da. Espermatozoideak hortik pasatzen dira.

-Uretra: hortik ateratzen dira hazia eta gernua baina inoiz ez elkarrekin.


Izen asko ezta?. Tira ba, ikasi duzuna apur bat praktikatzeko horra doakizu ariketa txiki bat. Aurrera!.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1708196/gizonezkoen_ugaltze_aparatua.htm


ESPERMATOZOIDEA



Gizonezkoen hazian egoten dira espermatozoideak. Hazi horrek semen du izena. Espermatozoideak barrabiletan sortzen dira. Burua dute eta isats edo flagelo bat. Isatsaren bidez mugitzen dira emakumearen barruan obulura iritsi arte.

Semen-besikulan pilatzen dira eta hau beteta dagoenean kanpora irteten da semena. 
Espermatozoideak obulu baten ondoan



 
EMAKUMEZKOEN KANPOKO SEXU ORGANOAK



-Ezpain handiak: bulbaren barrualdea babesten dute.

-Ezpain txikiak: bagina-zuloa eta uretra babesten dituzte.

-Klitoria: txikia eta sentibera da.

-Uretra-zuloa: Irekiune txikia da. Bertatik kanporatzen da gernua (pixa).

-Bagina-zuloa: Baginako sarrera da.



EMAKUMEAREN BARRUKO SEXU ORGANOAK



-Bagina: Oso elastikoa da. Umetokia eta kanpo aldearekin lotzen du.

-Umetokia: Oso elastikoa da eta bertan garatzen da (hazitzen da) fetoa (oraindik jaio ez den haurra).

-Falopioren tronpak:

Umetokia eta obulutegia lotzen duten bi hodi dira. Obulua (emakumearen hazia) umetokira eramaten dute.

-Obulutegia: Txikiak dira eta obuluak sortzen dituzte. Gutxi gorabehera, hilero obulu bat.


OBULUA



Obulutegian sortzen da. Umetokira jeisten da Falopioren tronpatik.

Espermatozoide batekin elkartzen denean bizidun berria sortzen da.

Umea bederatzi hilabetetan osatzen da.



Obuluak espermatozoideak baino askoz handiagoak dira
  HILEKOA

Emakumeari hilekoa hasten zaionetik aurrera, bere gorputzak haurrak izateko gaitasuna duena besterik ez du esan nahi.
Eta zergatik deitzen zaio,bada hilekoa? Bada, hilero edo 28 egunero, gutxi gorabehera, obulutegia eta umetokia umea izateko prestatzen direlako.
Obulu bat handitu egiten da eta obulutegitik irteten da; horri,obulazioa deritzo. Obulua ernalduz gero hura elikatzeko eta goxo-goxo egon dadin prestatzen hasten da umetokia, eta, horretarako, poltsatxo bat osatzen da, odolez ondo hornituta eta irrigatuta.
Obulua espermatozoidearekin elkartzen ez bada, hilabete horretan hustu egiten da umetokia eta odola baginatik irteten da; hori gertatzen denean, hilekoa etorri dela esaten dugu.
Neskek obulu kopuru jakin bat dute jaiotzatik. Hilero, hilero, obulu bat ateratzen da obulutegitik, baina une jakin batean, hileko hori eten egiten da. Emakumearen obulazioa etetzearen eta hilekorik gabe geratzearen prozesu horri menopausia deritzo, eta ez zaie emakume guztiei adin berean gertatzen. 40 urteren bueltan has daiteke, baina zenbaiten kasuan 60 urte inguruan gerta daiteke.

Hilekoa egunez-egun

 ERNALKETA



Haurra sortzeko sexu-harremanak izan behar dira. Horri koitoa deitzen zaio.

Gizonezkoak emakumezkoaren baginan sartzen du bere zakila eta hazia botatzen dio (eiakulazioa).

Espermatozoide bat obuluaren barruan sartzen bada ernaldu egiten du.

Obulu hau handitu egingo da eta pixkanaka-pixkanaka enbrioia sortuko da.

Bederatzi hilabete pasa ondoren haurra jaioko da.

  
Bederatzi hilabeteko aldaketak eta erditzea.

Gauza berri asko ezta?. Ea zenbat gogoratzen duzun!.