2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

LURRAREN GERUZAK



LURRAREN GERUZAK
Lurrak kanpotik gogorra eta solidoa dirudien arren, zulo bat egin ahal izango bagenu, beroak eta presioak eragindako aldaketa ugari antzemango genituzke.
Zenbat eta beherago, orduan eta bero handiagoa dago, lur barneko harri eta metalak urtu egiten dira eta geruza likidoa sortzen dute.
Beroak eta presioak, beraz, hainbat geruzatan banatzen dute barruko 
egitura hori:

Lurrazala:
Lurraren kanpoaldeko geruza da. Bere osagaiak harriak dira. Laurogei km-ko sakonera du (gutxi gora behera).
Mantua:
Lurrazalaren azpialdean dago. Tenperatura altua du. Lurrazaletik hasi eta 2.900 km-ko sakoneraino iristen da. Harriak urtu egiten dira (likido bihurtzen dira). Sumendiak eta lurrikarak mantuan sortzen dira.
Kanpo-nukleoa:
Mantuaren azpiko geruza da. Bere osagai nagusia burdin likidoa da. Mantuan hasi eta 4.900 km-ko sakoneraino iristen da
Barne-nukleoa:
Barruko gunea (tokia) da. Oso tenperatura altua du: 7.500 gradu. Bere osagaiak metal solidoak dira.





Zergatik mugitzen dira kontinenteak?


Lurra espaziotik ikusi dugunean litosfera  aipatu dugu. Ba, litosfera  lurrazalak eta mantuaren goialdeak osatzen dute.
Pixka bat barrurago sartzen bagara astenosferara helduko gara, baina zer da astenosfera?. Ba, litosferaren azpian urtzen hasitako arrokek eratzen duten mantuko zonaldea da.
Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta plaka horiek astenosferaren gainean flotatu eta irristatu egiten dute. Horren ondorioz mugitzen dira kontinenteak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina