LURRIKARAK EDO SEISMOAK:
Lurraren barruko aldean sortutako mugimenduen ondorioz, lurrazalean gertatzen
diren mugimendu edo dardarak lurrikarak edo seismoak dira.
Plaken arteko talken eraginez sortu eta uhin sismikoen bitartez
zabaltzen dira.
Lurrikara sortu den tokiari (lur barnean) hipozentroa deitzen
zaio eta hipozentrotik gertuen dagoen lurrazaleko tokiari epizentroa
deitzen zaio.
Batzuk oharkabean pasatzen dira eta sismografoen bidez baino ez dira
sumatzen. Beste batzuk, ordea, izugarriak dira eta kalte handiak eragiten
dituzte.
ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK:
Itsasikarak itsaspean (itsasoaren azpialdean) gertatzen diren
lurrikarak dira.
Itsasikarek olatu erraldoiak eragiten dituzte eta olatu hauek tsunamiak
deitzen dira.
Tsunamiaren sorrera |
Tsunamiek
suntsidura handiak eragiten dituzte
http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0327/0265/f/538/lurrikarak_nagusia.swf
http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0327/0265/f/538/lurrikarak_nagusia.swf
SISMOGRAFOA: Lurrikarak erregistratzeko eta neurtzeko tresna da.
Lurrikarak neurtzeko RICHTER
eskala erabiltzen da.
Richter eskala:
3,5 arteko lurrikara: ia
ez da nabaritzen.
3,5-5,4 lurrikara:
nabaritzen da baina ez du kalterik eragiten.
5,5-6,0 lurrikara: kalte
arinak eragiten ditu.
6,1-6,9 lurrikara: kalte larriak eragiten ditu.
7,0-7,9 lurrikara:
lurrikara handia, kalte oso handiak.
8,0tik gora: suntsidura
handia eragiten du.
Sismografo eramangarria |
Lurrikara baten sismograma |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina