2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

ATMOSFERAREN GERUZAK



ATMOSFERA
Lehen esan dugunez, atmosfera lurra inguratzen duen gas geruza da.
Atmosferaren osagai nagusiak nitrogenoa eta oxigenoa dira.
Atmosferak oso funtzio garrantzitsuak betetzen ditu:
- Oxigenoa gordetzen du eta bizidunok (gizakiak, animaliak eta landareak) oxigenoa behar dugu arnasteko.
- Gainera, atmosferak eguzkiko izpi ultramoreetatik babesten gaitu. IZPI ULTRAMOREAK oso kaltegarriak dira azalerako.
- Tenperatura aldaketa handiak kontrolatzen ditu (eguna-gaua).
- Fenomeno atmosferikoak eragiten ditu: ekaitzak, elurra, euria, kazkabarra… .


Atmosfera, ordea, ez da guztiz homogeneoa, geruza ezberdinez osaturik dago. Hurbilenetik, urrutienera honakoak dira: troposfera, estratosfera, mesosfera, ionosfera(edo termosfera) eta exosfera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina