2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

EUROPAKO KLIMA



Europak, bere latitudeagatik, klima atsegina eta tenperatura epelak ditu bere lurralde gehienetan.
Europa osoa itsaso eta ozeanoetara oso zabalik dagoenez, leku askotan hauen eraginak klima hezea bihurtzen du.
Mediterraneo inguruko klima berezia da eta kontinentearen barnealdera murgiltzen garen neurrian, klima ere aldatuz joango zaigu.
Huek dira gure kontinentearen klima motak:



Klima Ozeanikoa edo Atlantikoa
Ozeano Atlantikoa kostalde osoan zabaltzen da. Portugaletik hasi eta Norvegiako mendietaraino luzatzen da.
Tenperaturak, urtean zehar epelak izaten dira, eta prezipitazioak maiz eta lau urtarotan ondo banatuak izan ohi dira.
Klima hau nekazarietarako eta abeltzaintzarako nahiko egokia da.
Paisaia berdea izaten da, belardi, zuhaixka, zuhaitz, larre eta baso ugarirekin.



Klima Mediterraneoa
Udak beroak eta lehorrak izaten dira, eguzki orduak ugariak eta euri egunak urriak. Neguak berriz, epelak dira eta tarteka euria egiten du.
Udan euria gutxitan egiten badu ere, egiten duenean sarritan uholdeak sortzen ditu.



Klima Kontinentala
Neguak luzeak, hotzak eta euri gutxikoak izaten dira. Elurra egiten du eta denbora luzez iraun gainera. Udak klima ozeaniakoan baino beroagoak izaten dira eta neguan baino euri gehixeago egiten du.
Lurralde hauetan itsasoaren eragina txikiagoa da eta lakuak izoztu egin daitezke.
Landaretza, tenperatura eta prezipitazioen arabera sortzen da.

Mendialdeko Klima.
Mendiko klima duten lurraldeek izaten dituzte tenperatura eta eguraldi aldaketarik handienak. Neguak oso hotzak izaten dira, udaberri arte irauten duten elurrez zuriturik.
Euriak ugariak dira eta urte guztian banatuak. Udan euri horiek ekaitz bihurtzen dira. Mendi altuetan landaretza oso urria da, mendi tontorrak gorri ageri dira, landarerik gabe.



Klima Subartikoa edo Polarra.
Klima honen berezitasun nagusia, bere negu gogorrak izaten dira. Elurra ugari eta izotza nonahi. Ibai eta itsasoak izoztuta egoten dira negu eta udaberrian.
Landaretza oso urria da klima subartikoko lurraldeetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina