Mendikateak
edo mendilerroak
Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi
eta Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.
Hala ere, altuera ertaineko mendilerro batzuk nabarmendu behar ditugu.
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviar
mendiak, Ural mendiak, Mazizo Zentrala (Erdialdeko mendigunea), Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino
mendiak, Karpato mendiak eta Kaukaso mendiak
dira.
Mapari begiratu ona eman eta saia zaitez agertuko zaizkizun mendilerro eta mendiak kokatzen.
Bat, bi hiru ... aurrera!.
http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1897998/europako_mendiak.htm
Ibaiak
1.- Ozeano Artikoan itsasoratzen
direnak: neguan izoztuta egoten dira.
2.- Atlantiar ozeanoan
itsasoratzen direnak
Ibai ugari aipa ditzakegu talde honetan: mendebaldeko
Dvina, Vistula, Oder, Elbe, Rhin, Sena, Loira, Garona, Thames, Duero, Tajo…
Ibai hauetako gehientsuenek Europako lautadak
zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra da. Aldapa gutxi eta
ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.
3.- Mediterraneoan itsasoratzen
direnak
Beren urak Mediterraneora isurtzen dituzten ibaien
artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira.
Ibai hauek ez dira oso luzeak, eta gainera orain
arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte.
Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta itsasoratzen diren
kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea.
Ur emari aldaketa handiak izaten dituzte eta,
sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.
4.- Itsaso Beltzean edo
Kaspiarrean itsasoratzen direnak
Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta
lautadak zeharkatzen dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.
Itsaso Beltzera jaisten diren ibaien artean, Danubio,
Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu.
Kaspiar itsasora jaisten direnen artean berriz,
garrantzitsuenak Volga eta Ural dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina