ARNAS APARATUA
Oxigenoa
ezinbestekoa da bizidunon arnasketarako, eta gure arnas aparatuak gorputzeko
zeluletaraino eraman behar du.
Ahotik eta sudur-zuloetatik
hartzen dugu arnasa. Aire hori faringetik, laringetik eta trakeatik barrena,
biriketaraino iristen da.
Hobe da sudurretik
arnastea, sudurretik bideratzen den airea berotu, iragazi eta hezetu egiten
baita, faringera iritsi aurretik.
Sudur barnean mukosa
pituitarioa mintz mehea dago. Gorputzaren tenperatura igo eta moldatzen
du.
Sudurraren barnealdea ilez
eta mukiz horniturik dago, eta aireak daramatzan hautsa eta zikinkeriak bertan
gelditzen dira.
Arnas aparatua eta
digestio aparatua faringearen goiko aldean komunikatuta daude: elikagaiek,
esofago edo hestegorritik jarraitzen dute, urdailera, eta aireak, aldiz, trakea
edo zintzurrestetik, biriketara.
Epiglotisa: Janaria irensten
dugunean, airearen bidea ixten du, eta arnasa hartzean ireki egiten du.
Trakea edo zintzurrestea: Eraztunez
osaturiko hodi bat da.
Bronkioak: Birikien parean kokatuta
dauden bi adar dira. Bi bronkio hauek
bronkiolo hoditxoetan banatzen dira. Eta bronkiolo hauen adar txikienetan albeoloak daude.
Diafragma: Biriken behe aldean
dago, eta arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.
Badakigu gure
gorputzak oxigenoa eskuratzen duela eta karbono dioxidoa kanporatzen duela
baina…
NON ETA NOLA GERTATZEN DA GAS TRUKEA?
Gas trukea albeolotan gertatzen da. Kanpotik
iristen den aireak proportzio nahiko altuan oxigenoa dauka. Oxigenoa albeolotik
odolera doa eta karbono dioxidoa odoleko globulu gorrietatik askatu eta
albeoloetara pasatzen da. Eta hemendik karbono dioxido hori kanporatu egiten
dugu arnasa botatzean.
ARNASKETAREN
FASEAK
Bi une ditu:
- Arnasa hartzeko
unea: Arnasgora. Sudurretik
mantso-mantso arnasa hartzen da biriken barruraino. Era horretan hartzen baduzu
arnasa airea garbi eta tenperatura egokian iritsiko da biriketara. Oxigenoa
hartzeko unea da.
- Arnasa botatzeko unea: Arnasbehera. Birikak
ondo hustu behar dira eta arnasa berriz lasai eta mantso bota behar da,
abdomeneko giharren laguntzarekin. Karbono dioxidoa botatzeko unea da.
Eta orain bideo txiki bat dena hobeto ulertzeko:
http://agrega.educa.madrid.org/visualizador-1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/visualizar-datos.jsp
Eta orain bideo txiki bat dena hobeto ulertzeko:
http://agrega.educa.madrid.org/visualizador-1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/visualizar-datos.jsp
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina